XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ontan ere ordea egizaletasuna euskalzaletasunaren gañetik; (egizalea txapel dun ez euskalduna).

Ikusgarriak bai ezin obe jasoko ditu mundu guziaren aurrean, baña ain ongi ez daudena itz erdika poliki eztali? Ez orixe!....

El País Vasco irakurri, (Baroja'ren idaztietan, gaitz-gabeko liburu bakarra auxe), emen ikusiko dituzu Donosti erriari eta botatzen dizkionak.

Arrazoirik gabe ere bai batzuetan: euskarari buruz diardunean esate baterako.

Eundik amar ere etzirala zion noizbait euskeraz mintzatzen ziraden euskaldunak.

Askotan ezartzen ditu bere liburutan euskeraz esaerak.

Maite zun nunbait bere aita bertsolari jatorrak erakutzitako euskera zaarra, baña Madrid'aldetik errukarriegi azaldu zitzaion gure izkera.

Illetak, il baño ere lenago kanta zizkion, esango luke Arrue jaunak.

Rafael Sanchez Mazas idazleak oso egoki esaten digu, Baroja'ren euskal agerpenak baso belarraren lurrun bustia dariotela,... gure sukalde zaarretan elur aroan ikus oi diran sagar mardul usatsu pitzatuak bezin goxo-gaziak diradela....

II IDAZLEA.

Eriotz ondoren zertxo bait bata bestearen kontra ezta baidan ditugu kritikoak Baroja'ren gai oni buruz.

Batzuek geigi aipatu dute idazlaria, besteak berriz makurrtu.

Emen ere erdia ez ote dan egokien....

Idazten, geintsuen ustez erderak izan ditu onenetakua dala ezin uka genezaioke; baña Baroja'ren nobelak zerbaiten premia ba dute: joskera, nobela gintza, arkitekturaren premia.

Dostoiewski'ren antza nabari degu lenago donostiarregan biziaren irudi beltzean.

Gertaerak batabestearen atzean ondo ezarrita, gauzak leun eta zuzen daramazkian Dostoiewski'ren arkitektura ikusgarria nai luke Baroja'k.

Berak esaten du: Nobela idatzi aurretik zati guziak lotuta irudi ta gertuko banituzke enun iñola ere bukatzerik....